Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik

09/04/2008 GMT 2

GOVERNORS galdutako laztanak

eider @ 11:00

31/12/2007 GMT 2

governors

eider @ 00:29

24/12/2007 GMT 2

AHT gelditu! Inposaketarik ez!

eider @ 18:45

AHT gelditu

15ean manifa nazionala burutu zen Arrasaten. AHTren aurkako manifa hain zuzen ere. Bertan izan giñen Igortz, Alazne eta neu, beste 15.000 lagunekin batera.

Guardia Zibilak Arrasateko sarreretan ipintako kontrolek, bertara zetorren jende piloa geratu zuen; ondorioz manifa beranduago hasi zen. Hala eta guzti ere, jai giroa izan zen nagusi manifa guztian zehar.

15/11/2007 GMT 2

100%

eider @ 20:58

Flickr-a erabiltzen ere hasi gara!!!! Mundiala hau ere!!! lagun batek baino gehiagok galdetu dit ea berriro antolatzeko asmorik ba ote duten. 100% gomendagarria. Erretratu honetan ikastaroko neskak eta irakaslea.

04/11/2007 GMT 2

Mafalda

eider @ 11:39


18/10/2007 GMT 2

Alien

arbigara @ 19:59


"Lo bello y lo triste"

arbigara @ 19:47

Badira hilabete batzuk,Yasunari Kawabataren elaberri hau Kulturaten hartu nuela. Irakurtzen nuen bere hirugarren liburua da, "Mil grullas" eta "La casa de las bellas durmientes" izan ziren besteak. Olatzek gomendatu zidan lehen aldiz Kawabata, eta "Mil grullas" orduan hartu nuen; nork ezagutzen zituen/ditu ba, berak baino hobe Monterron/Kulturateko apaletako liburuak?

Hirugarren hau irakurtzen hasi, eta liburuak "engantxatu" ninduen arren, ezin izan nuen behar bezala liburuarekin jarraitu. Bigarren aldiz ama izan naiz duela gutxi, eta noski... ez nuen irakurketarako astirik topatzen. Baina hala eta guzti ere, ez nuen liburua itzuli nahi, ez behintzat irakurtzen bukatu arte. Hala, hiru ohar bidali zizkidaten Kulturatetik, eta hirugarrenean liburua itzultzea erabaki nuen. Eta horrekin batera zigorra ezarri zidaten. Urria bukaerararte ezin izango dut libururik berriz hartu... Eta nik engantxatuta jarraitzen dut!

11/10/2007 GMT 2

GOVERNORS, JUAN SANGREREN PROIEKTU BERRIA

arbigara @ 19:56

Governors Arrasatetik datoz eta Juan Sangre da talde honen bultzatzaile eta gidari. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. Uda parte honetan estreinako diskoaren grabazioan buru belarri murgildu dira. Urriaren hasieran ikusiko du argia.

 Juan Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere talderik ezagunenak Brutal Melody, Ekon eta Fjord taldeak izan dira. Lehenegoekin disko sorta polita argitaratu zuen hamarkada honen hasieran desagertu aurretik. Bigarrenek disko bakarra argitaratu zuten. Dena dela, Juan Sangreren eskarmentua handia da eta badaki zer duen esku artean.

Governors laukotearen diskoa ekainaren 25ean hasi zen grabatzen Garate estudioan. Haritz Harreguy teknikaria eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea dabiltza ekoizle lanetan.
Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera.

Oihuka diskoetxetik aurreratu digutenez, “Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua”.

05/10/2007 GMT 1

Gaur Maritxu Kajoi!!!!

arbigara @ 07:05

Konturatu barik iritsi zait aurten ere Maritxu Kajoi eguna. Seme alabak izan nituenetik afariaren ordez, bazkari batekin ospatzen dugu eguna. Itxafleroak entzun ditudala uste dut, labadoraren zaratarekin nahastuta.... Aurten ezingo naiz baina bazkaltzera joan. Beste betebehar bat suertatu zait. Ea datorren urtean zorte gehiagorik dugun... Ilunkara aldean emango dut kaletik buelta bat, giroa usaitzeko, besterik ez bada ere. Hala eta guzti ere, GORA MARITXU KAJOI!!!!!

Txarto!!!

arbigara @ 05:13

Ez dut ondo aldatu..... ostegunean ikastaroan Ireneri galdetuko diot.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!