Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik

Kategoria: irakurketa

18/10/2007 GMT 2

"Lo bello y lo triste"

arbigara @ 19:47

Badira hilabete batzuk,Yasunari Kawabataren elaberri hau Kulturaten hartu nuela. Irakurtzen nuen bere hirugarren liburua da, "Mil grullas" eta "La casa de las bellas durmientes" izan ziren besteak. Olatzek gomendatu zidan lehen aldiz Kawabata, eta "Mil grullas" orduan hartu nuen; nork ezagutzen zituen/ditu ba, berak baino hobe Monterron/Kulturateko apaletako liburuak?

Hirugarren hau irakurtzen hasi, eta liburuak "engantxatu" ninduen arren, ezin izan nuen behar bezala liburuarekin jarraitu. Bigarren aldiz ama izan naiz duela gutxi, eta noski... ez nuen irakurketarako astirik topatzen. Baina hala eta guzti ere, ez nuen liburua itzuli nahi, ez behintzat irakurtzen bukatu arte. Hala, hiru ohar bidali zizkidaten Kulturatetik, eta hirugarrenean liburua itzultzea erabaki nuen. Eta horrekin batera zigorra ezarri zidaten. Urria bukaerararte ezin izango dut libururik berriz hartu... Eta nik engantxatuta jarraitzen dut!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!