GOVERNORS, JUAN SANGREREN PROIEKTU BERRIA
Governors Arrasatetik datoz eta Juan Sangre da talde honen bultzatzaile eta gidari. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. Uda parte honetan estreinako diskoaren grabazioan buru belarri murgildu dira. Urriaren hasieran ikusiko du argia.
Juan Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere talderik ezagunenak Brutal Melody, Ekon eta Fjord taldeak izan dira. Lehenegoekin disko sorta polita argitaratu zuen hamarkada honen hasieran desagertu aurretik. Bigarrenek disko bakarra argitaratu zuten. Dena dela, Juan Sangreren eskarmentua handia da eta badaki zer duen esku artean.
Governors laukotearen diskoa ekainaren 25ean hasi zen grabatzen Garate estudioan. Haritz Harreguy teknikaria eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea dabiltza ekoizle lanetan. Oihuka diskoetxetik aurreratu digutenez, “Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua”.
Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera.

Zabaldu
del.icio.us